XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gainera, bazen eskola inguratzen zuen adreiluzko hesi bat, bi metrotako altuerakoa, gutxi gorabehera: ba horren ertzetik buelta osoa emana nuen hesian zutik, eta ziur nago denborarekin korrika ere egin ahal izango nuela, eta nahi adina buelta emango nituela erraz.

Horretarako izan nuen prolema bakarra, eta ez zen txikia, eskolako atezaina zen: hesi gainean zutik ikusi orduko oihuka hasi zen, era guztietako madarikazioak eta poliziari deitzeko mehatxuak esanez.

Lasaitua zegoela uste nuenean, han etorri zitzaidan udaltzain bat ni harrapatzeko asmoz.

Eskolaren atzekalderantz korri egin nuen, baina hara iritsi nintzenerako beste bi zeuden nire zain.

Hormaren ertz batetik irristatu nintzen eta han hasi zen sekulako pertsekuzioa, pelikuletakoen antzekoa, lasterka bizian, hormetako pintadak irakurtzen nituen bitartean, !ATE AROG! AIZTNEDNEPEDNI, irakurtzen nuen antxintxiketan.

Beti uste izan dut auzoa inork ez duela nik bezain ondo ezagutzen, eta kale, kalejoi, kantoi eta pasabidetatik korrika bizian joan ondoren, azkenean despistatu egin nituen, edo ni baino lehenago nekatuko ziren, ez dago jakiterik.

Balkobilkoko udaltzainak dexente gizen zeuden lasterketa egiteko, baina azkenaldian egon ziren gazte azkarragoen promozio batzu;